Martxoaren 8an, 'emakume langilearen nazioarteko eguna' dela eta, igande pasa ederra prestatu dugu gaztetxean!
Atsaldeko 6etatik hasita, 'GENERO ROLAK, GAZTETXE ETA LEKU AUTOGESTIONATUETAN' bideoa ikusiko dugu eta ondoren, merendu goxo batekin, bideoari buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu.
ADI! GARRANTZITSUA!!! KAXERNA GAZTETXEAren oharra, ortzila honan antolatu dugun kontzertuaren harira:
UPNko
zinegotzia den Juan Losa, aspalditik gaztetxearen aurkako guda
partikularrean segitzen du. Aldi hontan, polizia foralarengana jo du. Eraikinaren prestazioen aitzakiarekin eraso egitea bururatu zaio oraingoan. Gaztetxekideok,
garbi dugu, ez dela gure segurtasuna berari axola zaiona, alderantziz!
Gustora desagertaraziko gintuzke, bere eskuetan egongo balitz. Ba, ez du bide hortatik lortuko behintzat!
Bere aitzakiak agortu artean, udaletxeko eraikinak erabiliko ditugu gure kontzertuak antolatzeko. Guzti
honegatik eta ortzil hontako kontzertua eskeintza erakargarria izango
delako ere, gonbidatuak zaudete KOLPATU eta BIP taldeek eskeinko duten
kontzertura. Herri erdi-erdian dagoen BERALANDETA lokalean (Kulturetxe
ondoan), arratseko 10:30etan. Bi talde hauen hitz eta akordeak eraso berri hau salatzen lagunduko dutelakoan eta arrats bikain bat izango delakoan... ANIMZTE!
Guk geurera, aintzinera! Aupa zuek ta gora kaxernikolak!!!! SEIZU ITXERA, LOSA!
Urteari amaiera ederra eman genion. Ederra izan zen atsalde-arrats pasa! Mila mila esker bertan parte hartu zenuten guztiei eta nola ez, baserrietan hain harrera goxoa eman zigutenei! Gora zuek!