ADITTU!

KAXERNA GAZTETXEAn musikak garrantzi aunitz du. Hasi giñenetik hainbat talde pasa dira gure eszenatokitik. Batzuk falta zaizkigu, baina gehiengoen informazioa eta argazkiak dituzue segidan:



JOSEBA ETA FELIX
Joseba Irazokiri deitu genion eta honek, gitarra bat, bateria bat eta azken hau jotzeko Felix (Willis Drummond - http://www.myspace.com/willisdrummond) ekarri zituen. Gaztetxean egin genuen lehen kontzertua izan zen. Areto nagusia oraindik ez zegoen egokitua, eta bilera gelan egin behar izan genuen.
Joseba Iratzoki (http://www.myspace.com/josebairazoki), Berako gitarjolea da. Hainbat taldeetan partehartu du (Maixa ta Ixiar, Xabier Montoia, Onddo, Petti, On Benito, Atom Rumba...). Azkenaldian bakarkako saioak eskeintzen ari da 'gitarra ta bonbo' izenpean.





KONTZERTUKO  ARGAZKIAK:


















GOIENETXE ANAIAK
Goienetxe anaiak euskarazko RAPa egiten duten nafarroako talde bat da. Gaztexean antolatu geneuen 'HIP-HOP REAGGE BESTA'ra etorri ziren bertze talde batzuekin batera.


http://goienetxeanaiak.com/




KONTZERTUKO ARGAZKIAK:



NORTE APACHE

Hauek ere 'HIP-HOP REAGGE BESTA'n hartu zuten parte. Bizkaitar hauek, gaur egungo Euskal Raparen arimetako bat dira.

http://www.myspace.com/norteapache



KONTZERTUKO ARGAZKIAK:





















ARMA TIRO PUNK

Bera, Lesaka eta Hendaiako kideak ditu Punk talde honek. Eurek sortutako abestiez gain, 80.hamarkadako euskal taldeen abesitien bertsioak ere jotzen dituzte. 
http://www.myspace.com/armatiropunk



KONTZERTUKO ARGAZKIAK:
















7 BALAS
Iruñeako street punk talde honen letra gordinak, gaztetxeko eszenatokian aditzeko plazerra izan genuen.



KONTZERTUKO ARGAZKIAK:
















RAT ATTACK
Exeter, Ingalaterra hegoaldetik, etorri ziren Kaxerna Gaztetxera. Laukote honek, Punk/hardcore/alternative joerak ditu, eta zuzeneko aparta dauka, gaztetxean ikusi ahal izan genuen bezala.


http://www.myspace.com/ratattackuk


KONTZERTUKO ARGAZKIAK:


















WHISKEY MAMA


Kaxerna gaztetxearen 5.urteurrenan jotzera etorri ziren iruñeako talde hau.


KONTZERTUKO ARGAZKIAK:














MORE
Urte aunitz zeramatzaten kontzerturik eskeini gabe, baina Kaxerna gaztetxearen 5.urteurrena izanik, ospakizunean parte hartzeko gogotsu etorri ziren Beratarrak. 



KONTZERTUKO ARGAZKIAK:




















FERMIN IRAOLARI OMENALDIA



WILLIS DRUMMOND
Gaztetxetik pasa den beste talde harri-bitxi bat. Ikaragarrizko zuzenekoa dute Lapurtarrak.


http://www.myspace.com/willisdrummond