2015-01-28

ADI! GARRANTZITSUA!!!

ADI!
GARRANTZITSUA!!! 

KAXERNA GAZTETXEAren oharra, ortzila honan antolatu dugun kontzertuaren harira:

UPNko zinegotzia den Juan Losa, aspalditik gaztetxearen aurkako guda partikularrean segitzen du. Aldi hontan, polizia foralarengana jo du.
Eraikinaren prestazioen aitzakiarekin eraso egitea bururatu zaio oraingoan.
Gaztetxekideok, garbi dugu, ez dela gure segurtasuna berari axola zaiona, alderantziz! Gustora desagertaraziko gintuzke, bere eskuetan egongo balitz.
Ba, ez du bide hortatik lortuko behintzat!

Bere aitzakiak agortu artean, udaletxeko eraikinak erabiliko ditugu gure kontzertuak antolatzeko.
Guzti honegatik eta ortzil hontako kontzertua eskeintza erakargarria izango delako ere, gonbidatuak zaudete KOLPATU eta BIP taldeek eskeinko duten kontzertura. Herri erdi-erdian dagoen BERALANDETA lokalean (Kulturetxe ondoan), arratseko 10:30etan.
Bi talde hauen hitz eta akordeak eraso berri hau salatzen lagunduko dutelakoan eta arrats bikain bat izango delakoan... ANIMZTE!

Guk geurera, aintzinera!
Aupa zuek ta gora kaxernikolak!!!!
SEIZU ITXERA, LOSA!

-Kaxerna gaztetxea-



2015-01-19

KaxernaKONTZERTUAK

Urtarrilak 30ean, ortzila, 
KaxernaKontzertuak ekimena.
Arratseko 10:30etan gaztetxin.

RIP taldea eta abenduan zendu zen JUL BOLINAGA, bertako kitarrajolea, omenduko ditugu arrats hontan.

Donostiako KOLPATU (Kortaturen bertsioak) eta Berako BIP (RIPen bertsioak), izango ditugu gure eszenatokian. Sarrera: 3 euro.

Ez egin planik egun hontan eta gorde indarrak Kaxernara etortzeko, besta earra izanen dugu eta!
Ni zu banintz, ez nuke galduko..!

Lepoan hartu, ta segi aurrera!


2015-01-13

AUZOLAN EGUNA

Aupa kaxernikola!
Larunta hontan, hilak 17, goizko 10tan gelditu gara bertze AUZOLAN EGUN batetarako. 
Urte hasiera hontan antolatu nahi ditugun
ekitaldientzako txukun-txukun utzi nahi dugu gaztetxea.

Animatu eta agertu laguntzera!


2015-01-02

#BaserrizBaserri ARGAZKIAK

Urteari amaiera ederra eman genion. Ederra izan zen atsalde-arrats pasa! Mila mila esker bertan parte hartu zenuten guztiei eta nola ez, baserrietan hain harrera goxoa eman zigutenei! Gora zuek!

Eguneko argazki batzuk: