2015-09-29

ESKUALDEKO III.BIZIKLETA MARTXA

Bertze urte batez, Hondarribi, Irun, Hendaia, Urruña, Lesaka eta Berako gazte asanblada eta gaztetxeek antolatuta,
ESKUALDEKO BIZIKLETA MARTXA dator.

Aurten, gure herrian emango zaio amaiera egunari.

Arratsean, Beran, kontzertuak:
-ZELATA (azkain)
https://www.youtube.com/watch?v=Ebth8Z8UUtM

-PECOZZA UNITED (irun)
https://www.youtube.com/watch?v=X15t8NfjGCg

ANIMZTEEE!



2015-07-21

GAZTEXTEBANak 2015

HELDU DIRA GAZTEXTEBANak 2015!!!


Uztailak 30, ortzeguna
19:30  PIZTU fm102.5
KAXERNA IRRATIAren
EMISIO BEREXIA!

GAZTEXTEBANak2015 MARATOIA


Uztailak 31, ortzila
19:00  TXOZNA IREKIERA
Pregoia, Gaztextebanen igoera,
aurresku herrikoia...

19:30  KONTZERTUA
JOSEBA B. LENOIR GANG

23:00  KONTZERTUA
LLOBA ikuskizuna
KALERA!







Abuztuak 1, larunta
19:30  EMAKUMEEN HARRI
           TIRAKETA
Kiroldegi kanpoan.

20:00  ELKARTASUN
           KALEJIRA
Mukixu zubitik

20:30  KANTALDIA
OLAIA ETA PITXI

24:00  KONTZERTUA
PERLAK
POTTORS ETA KLITTO

Abuztuak 2, igandea
12:30 PRESO TA IHESLARIEN
ALDEKO TOPA
Espidobaita elkartean.

14:30  HERRI BAZKARIA
Udaletxeko plazan.

18:00  KUADRILEN JEITSIERA
Txarangarekin, txoznetaraino.

19:30  KONTZERTUA
PETTI & ETXEKO UZTA

24:00  KONTZERTUA
PELAX
TXITXI


Abuztuak 3, astelehena
17:00  TXIKITEO HERRIKOIA
Trikitilariak, kantu  eta musika inprobisatuak...

23:00  DANTZALDIA
 SALTOKA

Abuztuak 4, asteartea
14:00  GAZTETXE BAZKARIA
Txozna gunean
Txartelak Kataku eta Errekalden salgai,
Uztailak 30 ortzeguna, arte.

TXARTELAK: 10€
IKASLE TA LANGABETUAK: 7€

Bazkalondoren
               BERTSO JOLASAK

18:00 KALEJIRA-POTEOA
 BROKEN BROTHERS BRASS BANDekin

24:00  KONTZERTUA
BATU
FRIKUN
atsedenean
ENZERRIOA

Abuztuak 5, asteazkena
23:00  DANTZALDIA
TRIKITEENS
                                 
atsedenean

        GAZTEXTEBANen JAITSIERA

*Egunero, herritarrak izango dira DJak
*Berrerabili edalontzia!
*Ez dugu sexu erasorik onartuko, ez txoznatan ez inon!!!
  Erasorik ez erantzunik gabe!

Ongi pasa!!!

Kaxerna gaztetxea.

2015-05-21

2015-04-22

EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU

Berako eragile aunitz bezala, KAXERNA GAZTEXEAn... EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU!



Eta larunta hontan, Iruñean izango den manifestazioran joateko deialdia luzatzen dizuegu.



2015-04-20

KaxernaKontzertuak

Aupaleee!!!

Bueltan gatoz KAXERNAKONTZERTUAK ekimenarekin.
Maiatzaren 1ean izanen da.

Gaztetxeko areto nagusiko paretak, soinu premian daude eta guk, ezin diogu denbora gehiagoz musika gose-egarri horrekin utzi.
Horregatik, Maiatzaren 1ean (ortzila), arratseko 10etan DAMA eta LA BONA DEA izango ditugu taulagainean.


Honen aintzintik, egun osoan zehar, MAIATZAREN LEHENA LANGILEAREN EGUNA dela eta, egitarau interesgarria dago osatua (mobilizazioak, bazkaria...)

Animatu eta parte hartu!!!



2015-03-18

DENON ARTEAN, AUNITZEZ HOBE!

Aupa kaxernikola!

Maiatza hurbiltzen ari zaigu, ta urteroko legez, gaztetxeko agendan inoiz faltatzen ez den ekimena antolatzen hasi behar dugu.
GAZTE EGUNA. Aurtengoa, hamaikagarrana!

Hortarako, bilera-poteo bat egitea erabaki dugu. Bertan, ideia freskoak, proposamenak eta eguna borobila izan dadin, jendearen lana eta konpromezua, ezinbestekoa izango da.

Martxoaren 27an (ortzila), jarri dugu lehenbiziko BILERA-POTEOA. Atsaldeko 6tan, Katakutik hasita.

Animzte eta agertu beldurrik gabe!!! 
DENON ARTEAN, AUNITZEZ HOBE!


2015-03-10

PIPI-BOWL AUZOLANA

Martxoaren 21ean lan egiteko bertze hitzordu bat dugu. Goizko 10etan, gaztetxin.
Oraingo honetan, gaztetxe kanpoan eraikitzen ari garen 'BOWL'ari, azken bultzadatxo bat emateko.

Goizez soilik arituko gara, atsaldean, bertze hitzordu garrantzitsu bat bait dugu.
KORRIKA iritsiko da Berara, eta gaztetxekook, gure kilometroan (bertzeak bertze) parte hartzera jeitsiko gara.

Animatu AUZOLANERA!
Animatu KORRIKA!!!


2015-03-04

Martxoak 8

Martxoaren 8an, 'emakume langilearen nazioarteko eguna' dela eta, igande pasa ederra prestatu dugu gaztetxean!

Atsaldeko 6etatik hasita, 'GENERO ROLAK, GAZTETXE ETA LEKU AUTOGESTIONATUETAN' bideoa ikusiko dugu eta ondoren, merendu goxo batekin, bideoari buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu.

GORA EMAKUMEON BORROKA!!!

Animzte!


2015-02-25

AMETSAK ERROTUZ

MARTXOAK 13, 14 eta 15ean LAUDIOn, Euskal Herriko gaztetxe eta Gazte Asanbladen arteko topaketa.



2015-02-03

II. YOGA TAILERRA

Aupa kaxernikola!
Guk geurera jarraitzen dugu, aintzinera!

Oraingo hontan, eta lehenbiziko aldiak izan zuen arrakasta ikusita, bigarren YOGA TAILERRA antolatzea erabaki dugu.
LARUNTA HONTAN, HILAK 7, GOIZKO 11tan, GAZTETXIN.

Pasaden asteko gorabehera eta stressak erlaxatzeko ongi etorriko zaigu!

Ekarri arropa erosoa, esterilla eta...ANIMZTEEE!!!


2015-01-28

ADI! GARRANTZITSUA!!!

ADI!
GARRANTZITSUA!!! 

KAXERNA GAZTETXEAren oharra, ortzila honan antolatu dugun kontzertuaren harira:

UPNko zinegotzia den Juan Losa, aspalditik gaztetxearen aurkako guda partikularrean segitzen du. Aldi hontan, polizia foralarengana jo du.
Eraikinaren prestazioen aitzakiarekin eraso egitea bururatu zaio oraingoan.
Gaztetxekideok, garbi dugu, ez dela gure segurtasuna berari axola zaiona, alderantziz! Gustora desagertaraziko gintuzke, bere eskuetan egongo balitz.
Ba, ez du bide hortatik lortuko behintzat!

Bere aitzakiak agortu artean, udaletxeko eraikinak erabiliko ditugu gure kontzertuak antolatzeko.
Guzti honegatik eta ortzil hontako kontzertua eskeintza erakargarria izango delako ere, gonbidatuak zaudete KOLPATU eta BIP taldeek eskeinko duten kontzertura. Herri erdi-erdian dagoen BERALANDETA lokalean (Kulturetxe ondoan), arratseko 10:30etan.
Bi talde hauen hitz eta akordeak eraso berri hau salatzen lagunduko dutelakoan eta arrats bikain bat izango delakoan... ANIMZTE!

Guk geurera, aintzinera!
Aupa zuek ta gora kaxernikolak!!!!
SEIZU ITXERA, LOSA!

-Kaxerna gaztetxea-



2015-01-19

KaxernaKONTZERTUAK

Urtarrilak 30ean, ortzila, 
KaxernaKontzertuak ekimena.
Arratseko 10:30etan gaztetxin.

RIP taldea eta abenduan zendu zen JUL BOLINAGA, bertako kitarrajolea, omenduko ditugu arrats hontan.

Donostiako KOLPATU (Kortaturen bertsioak) eta Berako BIP (RIPen bertsioak), izango ditugu gure eszenatokian. Sarrera: 3 euro.

Ez egin planik egun hontan eta gorde indarrak Kaxernara etortzeko, besta earra izanen dugu eta!
Ni zu banintz, ez nuke galduko..!

Lepoan hartu, ta segi aurrera!


2015-01-13

AUZOLAN EGUNA

Aupa kaxernikola!
Larunta hontan, hilak 17, goizko 10tan gelditu gara bertze AUZOLAN EGUN batetarako. 
Urte hasiera hontan antolatu nahi ditugun
ekitaldientzako txukun-txukun utzi nahi dugu gaztetxea.

Animatu eta agertu laguntzera!


2015-01-02

#BaserrizBaserri ARGAZKIAK

Urteari amaiera ederra eman genion. Ederra izan zen atsalde-arrats pasa! Mila mila esker bertan parte hartu zenuten guztiei eta nola ez, baserrietan hain harrera goxoa eman zigutenei! Gora zuek!

Eguneko argazki batzuk: