2011-07-18

VIII. IMANOL ZUBIETA "FASH" FUTBITO MEMORIALA


Hasi gara iada aurtengo IMANOL ZUBIETA "FASH" FUTBITO MEMORIALA antolatzen. Baina zortzigarren edizio hau, aldaketa batzuekien datorkigu. Aurten, bi larunbatetan lehiatuko dira taldeak, uztailak 23 eta 30ean. Kiroldegi kanpoko zelaian, eta ikastolako frontoian jolastuko dira partiduak.

-Uztailak 23an: Lehen fasea. Goizeko hamarretan hasiko dira partiduak.
-Uztailak 30ean: Finalak. Goizean finalak jolastuko dira, eta ondoren bazkaria eta sari banaketak.
Apuntatzeko azken eguna Uztailak 22, ortzila, Kataku eta Xuga ostatuetan. Talde bakoitzak 20€ ordaindu beharko ditu. ANIMZTE!