2015-03-18

DENON ARTEAN, AUNITZEZ HOBE!

Aupa kaxernikola!

Maiatza hurbiltzen ari zaigu, ta urteroko legez, gaztetxeko agendan inoiz faltatzen ez den ekimena antolatzen hasi behar dugu.
GAZTE EGUNA. Aurtengoa, hamaikagarrana!

Hortarako, bilera-poteo bat egitea erabaki dugu. Bertan, ideia freskoak, proposamenak eta eguna borobila izan dadin, jendearen lana eta konpromezua, ezinbestekoa izango da.

Martxoaren 27an (ortzila), jarri dugu lehenbiziko BILERA-POTEOA. Atsaldeko 6tan, Katakutik hasita.

Animzte eta agertu beldurrik gabe!!! 
DENON ARTEAN, AUNITZEZ HOBE!


2015-03-10

PIPI-BOWL AUZOLANA

Martxoaren 21ean lan egiteko bertze hitzordu bat dugu. Goizko 10etan, gaztetxin.
Oraingo honetan, gaztetxe kanpoan eraikitzen ari garen 'BOWL'ari, azken bultzadatxo bat emateko.

Goizez soilik arituko gara, atsaldean, bertze hitzordu garrantzitsu bat bait dugu.
KORRIKA iritsiko da Berara, eta gaztetxekook, gure kilometroan (bertzeak bertze) parte hartzera jeitsiko gara.

Animatu AUZOLANERA!
Animatu KORRIKA!!!


2015-03-04

Martxoak 8

Martxoaren 8an, 'emakume langilearen nazioarteko eguna' dela eta, igande pasa ederra prestatu dugu gaztetxean!

Atsaldeko 6etatik hasita, 'GENERO ROLAK, GAZTETXE ETA LEKU AUTOGESTIONATUETAN' bideoa ikusiko dugu eta ondoren, merendu goxo batekin, bideoari buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu.

GORA EMAKUMEON BORROKA!!!

Animzte!