2014-04-24

FILM EMANALDIA

Hurrengo igandean Maiatzak 4, FILM EMANALDIA daukagu gaztetxean!
Ezin zara ikusi gabe geldittu!

Atsalde pasa earra igarotzeko bi "obra de culto" prestatu ditugu Kaxernako zine aretoan ikusteko!

18:00etan hasiko da jaialdia.
+Alfonbra gorrian pasiatzeko aukera!
+Zine izarren sinadura eta argazkiak egongo dira!
+Eta zuzendarien txapa (jasangarria) entzuteko aukera ere izango dugu!
ondoren...
-ATAUN OF THE DEAD
-JOXEAN'S HIL EBEN



2014-04-03

Gazte Eguna 2014. KARTEL LEHiAKETA



BADAUKAGU AURTENGO GAZTE EGUNERAKO DATA!
MAITAZAren 24 izango da. HAMAR urte igaro dira lehenbiziko Gazte eguna antolatzen hasi ginenetik eta urteurrena behar den bezela ospatzeko egitarau polita antolatzen ari gara.

Herritarren partehartzea bultzatzeko, berrikuntza modura, KARTEL LEHIAKETA abiatu dugu.
Hilabete oso bat daukazue, buruari eragin eta zuen artixta sena askatzeko!

Bidali zuen 'artelanak' kaxerna_gaztetxea@hotmail.com helbidera APIRILAK 28a baino lehen.


-Hemen alboan agertzen den 10.urteurreneko logoa sartu beharko da.
-Kartelean, 'Berako GAZTE EGUNA 20014' modu argian azaldu beharko da.
-Behin behineko kartela hautatzerakoan, guk gehituko diogu egitaraua.

ANIMZTE!

2014-04-01

KONTZERTUA



Aunitzek jakingo duzuen bezala, gaztetxean BOWLa egiten ari gara.
Lanaren kostuei aurre egiteko, jaialdia antolatu dugu APRILAK 5, larunterako.

3€ ren truke, arratseko 10:30etan hasiko den emanaldia ikusteko aukera egonen da.
Donostiako PELAYO Y SUS MALDITOS eta KASKEZUR nafarrak joko dute gurean.
Ondoren arratsa girotzeko DJak egoen dira.

ANIMZTE ETA BOWL-A ERAIKITZEN LAGUNDU!



KASKEZUR. Izan ginen.