EZAGUTU

KAXERNA GAZTETXEA

Denbora dexente daramagu Berako gazteak asanbladatan elkartzen, 2003tik hain zuzen ere. Baina garai haietan, gure ekintzak eta ideiak aurrera ateratzeko espazio baten beharra geneukan, eta gaztetxe baten beharra ikusi genuen. Gauzak horrela, 2006eko apirilean, ELEKTROBIA okupatu genuen. Herriko etxeak ez zigun etxe hori okupatzen utzi, eta bilera batzuen ondoren KAXERNA eraikina eman ziguten. 5 URTE daramagu autogestioz eta auzolanean Berako herria morez pintatzen!
ELEKTROBIARA SARTZEN
KAXERNA GAZTETXEA












ERAIKINAREN HISTORIA
Margo lan hau 1824koa da. Bertan, San Migel zubia, orain espidobaita dagoen etxea, eta gure GAZTETXEA dagoen tokian Garmendia-handia jauregia zegoen. Jauregia hau Liberalek hartu zuten kuartel gisa, geroago Karlistek guztiz erre zuten.


1955ean Falangeak, Berako udalari 2000 metro karratuko lursail zati bat ematko eskaria egin zion. Udala, garai hartako egoera politkoa zela eta, Garmendia jauregi zaharreko lurzatia ematera behartuta egon zen.
Falangistek emakumeentzako "Albergue Nacional" bat zioten, baina berez, erresidentzia hartara joaten ziren emakumeei burua jan eta patriota españolak bihurtzen zituzten.

Urteak joan hala, eraikina guztiz utzita zegoen, eta falanisten hainbat eraikin bezala, KAXERNA, Espainiako Kultura Sailak jabetu zuen. Kanpotarrentzako asteburutako erresidentzia edo udarako opor merkeen atsedenleku bihurtu zuten. 
Garai hartako Beratarrak oso amorratuta zuden, herriarena zen toki batetaz gozatu ezin zutelako. Denbora aunitz egon ziren Kaxerna jabetza Beratarrentzat eskatzen.


Baina gaur egun bai, gaur egun KAXERNA herriarena da. Autogestioz eta auzolanean, herri hau eraikiko duten gazteona da!


GAUR EGUN

AURREKO ALDEA

GIBELEKO ALDEA



ARETO NAGUSIA (1.pisua)


SUKALDEA (2.pisua)

GELATXOA (2.pisua)


TERRAZA (2.pisua)