2014-11-25

A TOPE GABILTZA KAXERNA GAZTETXEAN. ON FIRE!
ASTE HONETAN ERE, HITZORDUA DAUKAGU:

LARUNTIN GOIZKO 10:30etan YOGA TAILERRA!

ANIMZTEEE!

2014-11-24

MENDI MARTXA #Mendira

Larun inguruko bidaxka, malda eta zuhaitzek gure aldarrikapenaren testigu izan ziren.
EUSKAL PRESO TA IHESLARIAK ETXERA lelopean, egun polita ta giro ezinhobea izan genuen!

BIDEOA:





ARGAZKI GALERIA:



































2014-11-11

MENDI MARTXA

Mendira ekimenarekin bat eginez, Kaxerna gaztetxetik, Azaroak 23 iganderako, mendi irtenaldi bat antolatu dugu.

http://mendira.wordpress.com/

Euskal preso politiko eta iheslariek pairatzen dituzten eskubide urraketekin bukatzeko, aldarrikapen mendi martxa izanen da.

Goizeko 9tan geldituko gara Altzateko plazan. Bertan, kotxeetan, Landagaitara goituko gara, ibilaldia hain gogorra ez izateko.
Ibilaldia: Larun ttiki, Zizkuitz, Hiruitturri, Atakaleun, Yasola.

Egurdin, Yasolan, bazkari eder batekin beteko ditugu tripak.
Bazkarirako, Katakun jarri dugun zerrendan apuntu edo bertara deitu beharko da: 948690858

ANIMZTE!

EUSKAL PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA!



2014-10-28

Ekitaldi desberdinez beteta datorkigu KAXERNA GAZTETXEko agenda.
Bertan parte hartzeko deia zabaltzen dizuegu denei.

Urriak 30, ortzeguna. Atsaldeko 6tan
SERIGRAFIA TAILERRA
Gaztetxeko kamixeta berriak egingo ditugu.
Nahi ezkero, ekarri etxetik zure kamixeta!



Azaroak 7, 8 eta 9 (ortzila, larunta ta igandia)
BARATZE BIODINAMIKOEN TOPAKETA
Hitzaldiak, bazkar/afariak, baratze kudeaketa...

Azaroak 7, ortzila. Arratseko 9tan
BERTSO DESAFIOA. Bera vs Elizondo
9tatik aitzinera AFARIA gaztetxean. 5€
Txartelak, Berako Kataku eta Errekalden eta Elizondoko Txokoto ostatuetan salgai
Azaroak 5, astizkena, baino lehen.



ANIMZTEEEEE!!!

2014-10-21

SERIGRAFIA TAILERRA

Hilaren 30ean, ortzeguna, gaztetxeko kamixeta berriak egingo ditugu. 
Atsalde pasa ederra izanen da.
Animzte eta agertu!

Nahi ezkero, ekarri etxetik zure kamixeta!


2014-10-09

AUZOLAN EGUNA (II)

Datorren asteko larunbatean, Urriak 18, gaztetxea txukuntzen jarraitu behar dugu.
Hasi berri dugun kurtso hontan, ekitaldi desberdinez osatzen ari gara agenda eta hauek egoera egokian burutzeko gure gaztetxea txukun utzi behar dugu.

Goizko 10tan gelditu gara. Goizetik hasiko gara lanean, lehentasuna duten beharrekin. Eskaileratako barandila, logela...

Egurdin bazkaltzeko atsedena egingo dugu.




Denak gara beharrezkoak! Animzte!