AUZOLAN EGUNA -KONTZERTUA- (2011ko Abenduak 17)

Abenduak 17ko egunerako, auzolan eta besta eguna antolatu genuen gaztetxean. Arratseko kontzertuan, Willis Drummond eta Izaera-ren kontzertuak genituen, baina arratsaldean, zoritxarrezko albistea jaso genuen. Izaera taldeko Mikel, istripu larria izan zuen Berara zetorrela. Iritsi zitzaizkigun lehen albisteak ez ziruditen hain larriak, horregatik Willis Drummond-ekoek bakarrik jotzea erabaki genuen. Hurrengo egunean egoera okertu egin zen, baina espero dugu dena aitzinera ateratzea. 
Kaxernikola guztion indarra bidaltzen diogu Mikeli!!! Eutsi goiari!!!.


Willis Drummond-en "Ez da dudarik" abestia (Kaxerna gaztetxean):
http://www.youtube.com/watch?v=27DfCV61vZM&context=C3421f0aADOEgsToPDskJhUW1MyPiC8HiwD0jt2gR4