2015-01-28

ADI! GARRANTZITSUA!!!

ADI!
GARRANTZITSUA!!! 

KAXERNA GAZTETXEAren oharra, ortzila honan antolatu dugun kontzertuaren harira:

UPNko zinegotzia den Juan Losa, aspalditik gaztetxearen aurkako guda partikularrean segitzen du. Aldi hontan, polizia foralarengana jo du.
Eraikinaren prestazioen aitzakiarekin eraso egitea bururatu zaio oraingoan.
Gaztetxekideok, garbi dugu, ez dela gure segurtasuna berari axola zaiona, alderantziz! Gustora desagertaraziko gintuzke, bere eskuetan egongo balitz.
Ba, ez du bide hortatik lortuko behintzat!

Bere aitzakiak agortu artean, udaletxeko eraikinak erabiliko ditugu gure kontzertuak antolatzeko.
Guzti honegatik eta ortzil hontako kontzertua eskeintza erakargarria izango delako ere, gonbidatuak zaudete KOLPATU eta BIP taldeek eskeinko duten kontzertura. Herri erdi-erdian dagoen BERALANDETA lokalean (Kulturetxe ondoan), arratseko 10:30etan.
Bi talde hauen hitz eta akordeak eraso berri hau salatzen lagunduko dutelakoan eta arrats bikain bat izango delakoan... ANIMZTE!

Guk geurera, aintzinera!
Aupa zuek ta gora kaxernikolak!!!!
SEIZU ITXERA, LOSA!

-Kaxerna gaztetxea-



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina