2014-08-27

AUZOLAN EGUNAK


Bestak pasata, gaztetxeko makinak martxan jartzeko garaia da. 
Uztailean egin genuen eztabaida prozesua eta bertan hartu genituen erabakien ondoren, lanean hasi behar dugu.
Hortarako lehentasunik handienak, espazioa txukundu eta moldatzea dira.

Bi fasetan banatu ditugu AUZOLAN EGUNAK:

-Irailak 9 eta 10 (astirtia ta astizkena). 18:00
GARBIKETA eta PROIEKTU GARAPENA

-Irailak 20, larunta. 09:00
AUZOLAN POTENTEA eta BAZKARIA

Egunean bertan egingo dugu lan antolaketa, baina hauek dira egin beharrekoak:
-GELAK HUSTU ETA TXUKUNDU
-ATE GUZTIAK MOLDATU
-LEIHOAK KONPONDU
-ESKAILERATAN BARANDILLAK JARRI
-PARETAK MARGOTU
-SUKALDE ETA KOMUNEKO ITURGIN LANAK
-ORDENAGAILUAK BIRZIKLATU
-ARETO NAGUSIA INSONORIZATU
-BELARRA MOZTU
-BILTEGI BAT ERAIKI
....

Lan guzti hauek egiteko, esker onez hartuko genituzke adituen ekarpenak (zurginak, iturginak, margolariak, informatikoak...)

ANIMATU ETA AGERTU! Denon artean gauzak errexago eginen ditugu!

SASI ARTEAN, ESKONBRO ARTEAN, AUZOLANEAN... AMETSAK ERAIKITZEN!