2011-10-17

LURRAREN EGUNA


Urriak 23an, Beran, LURRAREN EGUNA ospatuko da. Aurten KAXERNA GAZTETXEkoek postua jarriko dugu Altzateko plazan. Kurtso hontako agenda eta ditugun ekintzei buruzko informazioaz gain, gaztetxearen historia, argazkiak, arropa trukea edo serigrafia tailerra ikusteko aukera izango dugu.
ANIMZTE ETA EGIN ZAITEZ KAXERNIKOLA!!!

2011-07-18

VIII. IMANOL ZUBIETA "FASH" FUTBITO MEMORIALA


Hasi gara iada aurtengo IMANOL ZUBIETA "FASH" FUTBITO MEMORIALA antolatzen. Baina zortzigarren edizio hau, aldaketa batzuekien datorkigu. Aurten, bi larunbatetan lehiatuko dira taldeak, uztailak 23 eta 30ean. Kiroldegi kanpoko zelaian, eta ikastolako frontoian jolastuko dira partiduak.

-Uztailak 23an: Lehen fasea. Goizeko hamarretan hasiko dira partiduak.
-Uztailak 30ean: Finalak. Goizean finalak jolastuko dira, eta ondoren bazkaria eta sari banaketak.
Apuntatzeko azken eguna Uztailak 22, ortzila, Kataku eta Xuga ostatuetan. Talde bakoitzak 20€ ordaindu beharko ditu. ANIMZTE!

2011-06-23

SAN JOAN SUAK

Urtero bezala, KAXERNA gaztetxean San Joan gaua ospatuko dugu. Aurten afaritxo bat egitea pentsatu dugu, ondoren beti bezala, sua piztu eta salto egitera!

2011-06-16

GAZTE AFARIA

EKAINAK 17an, KAXERNA gaztetxean
GAZTE AFARIA!!!
18:00-kalejira
20:00-presoen aldeko brindisa
21:00-afaria
   +bertsolariak: ELIZETXE, SILBEIRA eta SANJURJO
ANIMZTE!!!